EUS  /  ES  /  EN

__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

EN PICADO

FORMATU HANDIKO IKUS ENTZUNEZKO ERAKUSKETA.

P1176786.JPG
Screenshot 2021-03-29 at 11.39.54.png

Lan eszeniko batek, bere funtsa galdu gabe, pantailan nola erakutsi daitekeen pentsatzeko beharrak bultzatuta, konpainiak proiektu eta kolaborazio ezberdinak garatu ditu 2014az geroztik hainbat artista bisualekin, hala nola Eva Borner, Jesús Robisco, Asier García eta Iñaki.Alforja.

EN PICADO, konpainiaren azken sorkuntzaren izenburua da. 5 dantzari eta bi musikarirentzako ekoizpena da. Erakusketaren lehen helburua, bisitariei dantza pieza bat "barrutik" bizitzeko aukera eskaintzea da, hau da, interpreteek ikuskizunaz duten ikuspuntu pribilegiatuez gozatzea.

Screenshot 2021-03-29 at 11.37.36.png
Screenshot 2021-03-29 at 11.39.20.png

Horretarako, erakusketak gela berean banatutako 7 pantaila aurkezten ditu, 3m x 2,5m-ko gutxi gorabeherako neurriekin bakoitza. Haietan, jatorrizko lanaren ikuspuntu eta xehetasun desberdinak partekatuko dira. Pantailen antolamenduak, bisitariak espazioan zehar ibiltzera gonbidatuko ditu. Pantailez gain, espazioak jatorrizko piezaren eszenografia ere erakutsiko du. Horrela, zuzenean gozatuko dituzte bisitariek pantailetan erakutsiko diren ikuspuntuetariko batzuk.

Erakusketak 20 minutuko iraupena dauka.

Erakusketa LEKUONA, Kensa Produkzioak eta Carmen Bellas-ekin elkarlanean garatu da.

Screenshot 2021-03-29 at 11.36.03.png
Screenshot 2021-03-29 at 11.33.30.png

ESTREINALDIA

   Lekuona Sorkuntza Fabrika, Errenteria.

   Abenduaren 1etik 12ra.

Screenshot 2021-03-29 at 11.35.38.png
Screenshot 2021-03-29 at 11.37.29.png

__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

DINGZIHU

FORMATU HANDIKO IKUS-ENTZUNEKO INSTALAZIOA.

 

AI DŌ PROJECT eta Eva Borner artistaren arteko elkarlaren emaitza den instalazioaren izena da Dingzihu. Pantaila ezberdinez osatutako instalazioa da, eta haietan, Shnaghai hiriran grabatu eta sortutako proiekzioez dago osatua.

 

Loop moduan, behin eta berriro errepikatuz proiektatzen den lan honek, norberaren idealen inguruko gogoetara gonbidatuz, sufrimendu, balio propio, helburu eta etsipenaren inguruko hausnarketara aurkezten du.

 

Pantailatan ikus daitezken imaginek Bigarren Mundu Gerrako konzentrazio-kanpotatik bizirik irten zen Victor Frankl neurologoaren irudi eta pentsamenduaren ingurukoak dira batetik, eta bestetik, espekulazio urbanistikoaren ondorioz beren etxebizitzetatik alde egitea uko egiten dieten pertsonen ingurukoak; etxebizitza tradizionalen (destrucción) eraispenaren eta eszenatoki urbanistiko modernoak (bereziki dirudunentzako eraikitakoak)  eraikitzearen ondorio den  memoria historikoaren suntsipena.

 

Instalazioaren izenburua, Dingzihu, hitz txinatar bat da, eta “azkazal etxea” da bere esanahia. Oraindik ere tente mantentzen diren etxebizitzei dagokien definizioa da: Modernizatzear eta eraikitzeko bidean (baita, kasurik okerrenean, guztiz bukatutako esparruan) dagoen ingurune baten erdian hiltze baten modura lurrera eusten diren etxebizitzak alegia.

 

Berreraikitze prozesuan dagoen Shanghai hiriko ingurune bati dagozkio pantailatan agertzen diren irudiak: munduko hiririk handienetariko bat, garapen ekonomikoaren eta ekialdeko lurraldeen bilakaeraren adierazgarria, eta mundu osoko erreferente bilakatzen ari dena.     

 

Behin botere mundial izandakoa ziur aski laster botere mundial izango denari aurrez-aurre. Botere inzandako horren potentzia horren gatazkarik esanguratsuena, modeznizazioaren arazorik larrienaren  aurka. Bi gatazka, bi garai ezberdin, bi mundo… baina irudi berdin bat. Zoritxarrez, guda gaur egungo munduaren irudirik adierazgarriena izaten jarraitzen du. Bi egoerei hamankomun zaion estetika erabiliz,  beti ere modu metaforikoan, instalazioak gertaera historiko hauek erlazionatzen ditu, eta aldi berean, geure ideal edo balio propioen hausnarketara gonbidatzen gaitu.

(OFF)ICIELLE, PARIS. - 2014.

 

 

Making-of Dingzihu

From 119.104 Video and Sound installation.

KUNSTHAUS ZOFINGEN.    

07.11.2015 / 20.12.2015

www.kunsthauszofingen.ch

MUSÉE DE LA VILLE DE STRASBOURG

05.12.2015 / 16.01.2016

LES TANNERIES Arte garaikideko zentroa

13.01.2018 / 25.02.2018 - HALL NAGUSIA

www.lestanneries.fr

31A3683_hag-web.jpg
31A3626_hag-web.jpg
31A3732_hag.jpg
31A3704_hag-web.jpg
31A3725_hag-web.jpg
31A3650_hag-web.jpg
31A3728_hag-web.jpg
31A3676_hag-web.jpg
31A3664_hag-web.jpg
dingzihu.jpg

 
 
AI DŌ (合 道)

PROJECT