top of page

EUS  /  ES  /  EN

Kezka eta ardura ezberdinak erantzun eta haietara moldatzeko aukera eskeiniko zuen hizkuntza koreografikoa bilatzeko beharrak bultzaturik, eta hausnarketa hauek ikusleari azaltzeko helburuarekin, Iker Arrue-ren zuzendaritzapean eta besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker, AI DŌ PROJECT ekimena  jarri zen martxan 2009 urtean.

Aikido  hitza gaur egun idazkera japoniarrean erabiltzen diren hiru kanji karakterez osatzen da:

  • 合 – ai – unitatea, konbinazioa, egokitzea.  

  • 気 – ki – espiritua, energia, animia, egoera morala.

  • 道 – dō – modua, bidea.

AI_DŌ_PROJECT.png

AI DŌ (合道) PROJECTek hiru lan ildo garatzen ditu:

     - Dantza sorkuntzak ekoiztea eta banatzea.

     - Alzheimerraren duten pertsonei zuzendutako Edertasun Ikustezina  giza-ekimena. 

     - Arte eszenikoko profesionalei eta pedagogoei zuzendutako prestakuntza-programa (dantza, antzerkia eta musika).

Ekoizpen lanetaz eta emanaldietaz gain, AI DŌ (合 道) PROJECT konpainiak klase teknikoak, ikastaroak eta errepertorio propioa irakasten ditu Espainian zein atzerriko hainbat herrialdetan: Anton Bruckner Privatuniversität (Linz, Austria), Institut del Teatre (Bartzelona, ​​Espainia) , CSDMA Conservatorio Superior Maria de Avila (Madril, Espainia), SEEDS (Girona, Espainia), Lacantera (Mexiko DF), Academia de la Danza Mexicana (Mexiko DF), CODARTS (Rotterdam, Herbehereak) eta FOLKWANG (Essen, Alemania).

AI DŌ PROJECT ekimenaren ekoizpen eta elkarlanen artean azpimarratzekoak:

                              [fi: l] dance production.  Dinamarka, 2009.

                              Instants que Moren.  Espainia 2009.

                              Uke Nage.  Espainia, 2010.

                              (im)possibilities.  Holanda, 2011.

                              Verfallen.  Espainia, 2011.

                              Ojos en la nuca.  Espainia, 2012.

                              Invisible Beauty.  Espainia, 2013.

                              Portraits of the Belle Époque. Espainia, 2013.

                              Please, Meat, Me.  China, 2014.

                    In front of the mirror I stand all alone.  México, 2014

                    119.104. Espainia, 2014.

                    Invisible Beauty. Espainia, 2014.

                    Newman. Holanda, 2015.

                    Grooming. Espainia, 2015-16.

                    Speaking Walls. Espainia, 2016.

                    Plummet. Alemania, 2017.

                    Ed.Elgar. Espainia, 2017.

                    Schubert. Espainia, 2019.

                    En Picado. Espainia, 2021.

MAR RODRIGUEZ VALVERDE

IKER ARRUE

Mar.jpeg

Almerian jaioa, 2006an Dantza Klasiko ikasketak amaitu zituen eta 2012an Koreografia eta Interpretazioan lizentziatu zen Madrilgo "María de Ávila" Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan. Begoña Quiñonesekin batera, Gradu Amaierako Aparteko Saria lortu zuen bere FETCH proiekturako.

Koreografia-lehiaketa ezberdinetan interprete onenaren saria eskuratu du . Dantzari moduan, Dani Panullo Dance Theatre Co., Ballet Teatres de la Comunidad Valenciana, AI DŌ PROJECT eta Ava Dance Company - Avatâra Ayuso bezalako konpainien ekoizpen askotan hartu du parte, European Center for the Arts Hellerau-n (Dresden, Alemania) eta "Provisional Landscapes" / Sadler Wells-en (Lylian Baylis Studio) aurkeztuz horietako asko.

Escuela Profesional de Danza de Castilla y León-en eta Madrilgo "María de Ávila" Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan klase teknikoak eta errepertorioa irakatsi ondoren, gaur egun zuzendari laguntzaile eta entsegu-zuzendari lanak uztartzen ditu Europako hainbat konpainiatan, hala nola AVA Dance Company, Dani Pannullo Dance Theatre Co., Daniel Abreu Company eta Smadar Goshen, besteak beste.

2020az geroztik AI DŌ PROJECT konpainiako zuzendarikidea eta entsegu zuzendaria da.

Donostian jaioa, arkitektura ikasi zuen Iker Arruek dantza munduan murgildu aurretik.

 

Dantzari bezela Espainia, Holanda eta Dinamarkako koreografo ezberdinekin aritutakoa da.

 

UAB Bartzelonako Unibertsitateko Gerard Vilar eta Jessica Jaques-ek zuzendutako Danza y Performatividad izeneko proeiktuan hartu du parte: dantza garaikide, filosofía eta estetika inguruan azterketa analitiko bat proposatzen duen hitzaldi sorta.

 

Salva Bolta eta Paco Bezerra zuzendariekin  lan egiteaz gain, beste disziplinatako sortzaileekin ere burutu ditu elkarlanak; Eva Borner, Tiago Valente eta Jesús Robisco esate baterako, Mexikon, Txinan eta Suizan. 

Ikerrek hainbat klase tekniko eta tailer irakatsi ditu konpainia profesionaletan, hala nola: 10&10 Danza (Espainia), Aracaladanza (Espainia) Neuertanz (Alemania), Compañía Nacional de Danza de Costa Rica (Costa Rica), FTS Folkwang (Alemania) eta A Poc A Poc Danza (Mexiko).

Kezka eta ardura ezberdinak erantzun eta haietara moldatzeko aukera eskeiniko zuen hizkuntza koreografikoa bilatzeko beharrak bultzaturik, 2009 urtean sortu zenetik, AI DŌ PROJECT ekimenean korografoa da.

 
 
AI DŌ (合 道)

PROJECT


 

bottom of page