top of page

EUS  /  ES  /  EN

__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Arte Eszenikotako Profesionalen

Etengabeko Prestakuntza Programa, 2023:

 

Ikuspegi pedagogiko sendoarekin eta arte eszenikoetako (musika, dantza eta antzerkia) irakasleen, sortzaileen eta interpreteen bizitza profesionala luzatzeko eta haien potentziala hobetzeko helburuarekin, AI DŌ PROJECT konpainiak etengabeko eta prebentzio prestakuntza programa garatu du. Programa, urtean zehar garatuko diren hainbat tailerretan zehar (presentzialak eta online) garatuko da. 

Formakuntza Programa, Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzaz garatzen da. 

DATA BERRIAK ZEHAZTEAR. 

Edukia:

Parte-hartzaileei bereziki egokitutako mugimendu eta ariketen bidez, Ai Dō Project konpainiaren Etengabeko Prestakuntza Programako tailerrak lau ataletan garatzen dira: aurreranzko luzapenak, alboko luzapenak eta tortsioak, atzerako luzapenak eta beso-oreka sinpleak.

Programa, 4 saio presentzialen eta online bidezko 7 saioen artean garatuko da. Online saioak, presentziaki egindako lana sendotzeko erabiliko dira, baina ez da derrigorrezkoa izango saio presentzialetan parte hartzea online saioak jarraitu ahal izateko. Programa amaitutakoan, partaide bakoitzak, tailerretan jasotako informazioa bere diziplinara edo egungo beharretara egokitu ahal izango du.

Tailer presentzialetarako, AI DŌ PROJECT konpainiak eskeiniko du beharrezko material guztia.

 

Online bidezko tailerretarako informazio gehigarria:


      Partaideek, hemen adierazitako elementuen funtzioak beteko dituzten beste edozein objetu erabili ahal izango dute
             - Esterila bat.
             - Aulki bat.
             - Hainbat manta (edo eskuoihalak, maindireak...).
             - Gerriko bat  (lokarri luze bat, soka...).
             - Kortxo edo egurrezko bloke bat (liburuak, hiztegiak...).

 

       Ariketa batzuk egiteko, lagungarria izango da horma edo gainazal bertikal libre bat gertu izatea. Dena den, aukera ezberdinak eskeiniko dira ariketa bakoitzeko, parte-hartzaile guztiek sekuentziak osatu ditzaten.

Saio presentzialetan naiz online saioetan elkar ikustea esperero degu!!

AI DO PROJECT. 
 

__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Klase teknikoak eta errepertorioa:

 

Parte-hartzaileak Iker Arrue koreografoaren estiloaren, bere lan egitemo moduaren eta AI DŌ PROJECT konpainiaren  errepertoriora hurbiltzea dira ikastaroen helburu nagusiak.

 

Ariketa eta mugimendu eredu zehatzetan oinarrituz, Ikerrrek ezaugarri ezberdinak lantzen ditu dantzariekin. Esate baterako, norberaren grabitate zentroaren eta haien gorputzadarren arteko erlazioaren kontzientzia, aretoko espazioaren eta lan planu horizontalen, bertikalen eta zehar-planuen pertzepzioa eta erlazioa bakoitzaren gorputzarekin... Kontzientzia hori garatzeko, pisu-aldaketak, espiralak, ardatz-kanpoko eta inpakturik gabeko lana lantzen ditu. 

 

Printzipio horiek partekatzeko eta elkarrekin exploratzeko azken helburua, parte hartzaileak hauen inguruko ikerketara gonbidatzea eta baita gehien interesatzen zaien estilo edo lanean aplikatu ahal izatea da.

ESTILOARI DAGOKIONEZ  Iker Arrue sortzaileak dantza garaikidea eta Aikidoa bateratzen dituen hizkuntza koreografiko berria garatu du. Bi diziplina hauen konbikata bidez, modu dotorean integratzen diren mugimendu konplexuez osatutako hizkuntza sortu du. 

Hizkuntza honen ezaugarri nagusiak zehaztasuna eta gestualitatea dira: batetik, Ikerri berezko zaion mugitzeko moduagatik eta gizakiaren eguneroko mugimenduen inguruan daukan interes eta kezkagatik, eta bestetik, arte martzialaren ondorioz heredatu dituen kontzeptuengatik; besteen beharretara adaptatzea, segurtasun distantzia mantentzea, erreakziorako gaitasuna, bikotearen desoreka bideratzeko gaitasuna, muskuluen erabilera minimoa...

 

Konpainiaren errepertorioan antzeman daitezken eta urteetan zehar Iker Arrue koreografoak AI DŌ PROJECT konpainiaren zuzendaritzapean garatu dituen estiloa eta lan metodología, gutxieneko esfortzu muskularraren eta mugimendu kualitate anitzen arteko oreka ulertzean oinarritzen dira.  

__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

WORKSHOP 119.104:

 

Ekimenak AI DŌ PROJECT konpainiako dantzariekin lan egiteko eta haiekin batera garatutako sorkuntza motz bat erakusteko aukera eskaintzen du. Partaideei (ikasleak naiz dantzari profesionalak) konpainiaren lanaren eta estiloaren inguruko experientzia bat eskaintzea da helburu nagusia.

Ekimenak Madrilgo Nazioarteko Dantza Jaialdian estreinatu zen 119.104 izenburudun jatorrizko ekoizpena hantzen du abiapuntutzat. Luis Miguel Cobo musikagileak sortutako musikak Bigarren Mundu Gerrako kontzentrazio kanpamentuetan barneratzen gaitu.

 

Eskatu dosier osoa hemen.

WKSP 119.104 zazpi eta hamar agun inguko iraupena duen ikastaro baten emaitza da: klase teknikoa + sorkuntza + aurkezpena.

 

__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

 
 
AI DŌ (合 道)

PROJECT


 

bottom of page