top of page

EUS  /  ES  /  EN

IMG_20210311_130746.jpg

PLATAFORMA DIGITALA

AI DO PROJECT konpainiaren EN PICADO ekoizpenaren inguruko esperientzia digital pertsonalizatua. 

Zuzendaritza AI DŌ PROJECT. 

Babesa  EUSKO JAURLARITZA, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. 

Laguntza  Josu Cobello - HARROBIA,  KENSA PRODUKZIOAK, NIESSEN AUDITORIOA, GIPUZKOAKO DANTZAGUNEA.                            Laguntza proiektuaren aurkezpenean   Donostiako Udala, Donostia Kultura, Ballet T. 

____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

EZAUGARRI OROKORRAK:

Egungo egoerari eta lan eszenikoak haien funtsa galdu gabe, gaur egun pantaila batean nola erakutsi daitezkeen planteatzeko beharrari erantzuteko helburuaz, AI DO PROJECT konpainiak, Kensa Produkzioak, Josu Cabelo eta Harrobia-rekin lankidetzan eta Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, ikusleari lan eszenikoaren esperientzia paregabea eta pertsonalizatua gozatzeko aukera ematen dion plataforma digital bat sortu du.

Helburua ikusleei nahiz erabiltzaileei, pieza "barrutik" bizitzeko aukera eskaintzea da. Hau da, interpreteek dituzten ikuskizunaren ikuspuntu pribilegiatuez gozatzea.

Horretarako, plataformak ikuskizunaren 7 ikuspegi desberdin aurkezten ditu; plano orokorra, editatutako planoa eta interprete bakoitzaren ikuspegia edo jarraipena (5 interprete kasu honetan).

Ikusleak nahi duen momentuan eta klik bakar baten bidez, pantaila nagusian zein ikuspegi jarraitu nahi duen erabakitzeko aukera izango du, aldi berean, gainontzeko leihoak / ikuspegiak tamaina murriztuarekin jarraitzeko aukera izango duelarik. Bigarren mailako ikuspegi horietako ekintza edo perspektibaren batek ikuslearen arreta erakartzen badu, ikuspegi batetik bestera nahi adina aldiz aldatzeko aukera eskeintzen du plataformak.

Screenshot 2021-03-19 at 17.54.49.png

ALDERDI TEKNIKOAK:

Hainbat aukera aztertu ondoren eta arrazoi praktikoek bultzaturik, proiektu pilotu honek ekimena fitxategi exekutagarri gisa eskeintzeko erabakia hartu du.

Erabiltzaileek 17 GB inguruko fitxategi exekutagarria deskargatu beharko dute haien ordenagailuan. Programa instalatu ondoren, edukia 2 egunez ikusteko aukera izango dute. Epe hori igarota, lizentzia iraungi egingo da eta erabiltzaileek aplikazioa erabilgarri egongo den hurrengo datararte itxaron beharko beharko berriro ikusi nahi izatekotan. Horrela, esperientziak antzokira joateko funtsa gordeko du (ekitaldia data zehatzean ikusgarri izatea), lan artistikoaren espektatiba balioa artistikoa mantenduz.

Aplikazioa eskuragarri egongo da PC, Mac, Android eta IOS-entzat.

Plataforma digitala ere eskuragarri egongo da interesa duten entitateek eta jaialdiek beren ikusleei / erabiltzaileei esperientzia eskaini diezaieten beren zentroetako edo programazioko jarduera gisa.

 
 
AI DŌ (合 道)

PROJECT


 

bottom of page