top of page

EN PICADO, formatu handiko IKUS-ENTZUNEKO ERAKUSKETA.
 

JAMES RHODES:

Musikariaren testuen egokitzapena dira hauek, zeinari eskertzen diogun, konpainiaren giza-ekimenaren barruan eta erakusketarako, horiek erabiltzeko aukera luzatu izana.
Erakusketan, off-eko ahotsak. 
download.jpg

“Nere inguruan izandako jende askongatik izan ez balitz, hemen egongo ez nintzatekela ziur nago.  Batzuk ordu edo egun batzuk besterik ez dira nerekin harremanetan egon… beste batzuk ordea, urte askotan izan ditut gertu. Horietako batzuk, nire bizitzako euskarri izan dira hasera-hasierak. 

 

Eszenatoki gainean ordu asko pasatzea behartzen nauen  lanbide beldurgarri eta arriskutsua egitea erabaki nuen…  beno, baliteke berak ni aukeratu izana… zeinak  kontzentratzea, pentsatzea eta sentitzea behartzen nauen. Guzti hori ez da egokienea neurosi arraro eta zoragarriez beteriko buru batentzat, ez. Dena den, segurtasuna, beldurra, presioa eta indarra transmititzen dizkidan lanbidea da. Batzuetan, bitxia bada ere, guzti horiek aldi berean. 

 

Hamar urte dira dagoenenko, alta eman zidatenetik. Azken eroetxetik 2012 urtean irten nintzen,  nire gorputza botikaz beteta, lanbiderik, managerrik eta dignitaterik gabe.

 

Txikitan zenbait gauza gertatu... egin zizkidaten... zeinak nere pentsamendu guztiak mespretxatzera bultzatzen nauten. Baita nire burua errudun sentiaraztera ere bultzatzen nautenak. Guzti hori merezi nuela sentiarazteko, ni neu pertsonarik ziztrinena nintzela sinesterazi zidaten. Eta baita munduko ulermenik, borondaterik eta maitasun handienak ere ezin zutela, ezin dutela eta ezingo dutela nire errealitatea aldatu. Galdetu bestela, bera ere… 

Berdin da... Bestelakorik esaten badute, gezurretan ari dira.

 

Baina gaur noski, dena zoragarria da nire egongela nahasi samarrean eta normaltasun osos afaltzen ari gera. Haiek gauza atsaginak esaten dituzte, hori bait da sozialki atzeratua ez den jendeak egiten duena. Ondoren, denak agurtu eta lotara noa.

 

Baina ez dago inolako gauza atseginik guzti honetan. Irrika, ziurgabetasuna eta ezinegona sentitzen ditut. Baliteke itxaropen apur bat ere oraindik izatea. Ziurrenik, Chopin musikariak sentitu zuen bezalaxe, 20 urte zituela, Varsoviako bere etxetik alde egin eta mundua ezagutzera irten zenean. Chopin ezagutzen duzue, ezta?

 

Aparteko Chopin honi buruz zertxobait argituko dizuet: Dirurik gabe, gaixorik eta zorigaitzez betetako bizitza izan zuen, eta izugarrizko minarekin, tuberkulosiaz hil zen 39 urte besterik ez zituela.   

 

Ni… ez nago horren izorratuta. Ez dut horrenbesteko talentua, noski. Ziurrenik bera bezain gaixo nago, baina ez dut birika puska bat galtzen eztula egiten dudan bakoitzean behitzat!

 

Poliklinikan,  haurren arreta eta babeserako sail bat dago. Lee izeneko nire irakasle ohiaren aurkako aitorpena aurkezteko joan nintzen hara, eta baita, bera aurkitu eta bere ekintzen erantzule izan zedin behartzeko asmoz. Nire prozesua ixteko egin nuen. Justizia egon zedin eta nere haurtzaroarekin adiskidetzen saiatzeko egin nuen. Eskolarekin harremanetan jarri zirela esan zidaten baina bertan, izen horrekin lan egindako pertsonaren erregistrorik ez zegoela esan zidaten. 

 

Duela urte batzuk liburu bat irakurri nuen, non pertsonaia nagusia, bere bakardadea zela eta dendetako ilaratan beste pertsonekin hitz egiten saiatzeko besterik ez zioala erostera.  

 

Nere egoera ez da horren larria dagoeneko, baina batzuetan ezezagunekin hitz egitea ere gustoko dudala onartu beharra daukat: metroan inolaz ere. Badago ere ekiditu beharreko zenbait egoera!

 

15 urte behar izan baditut ere, azkenean, nire ondoan dudan pertsonarekin bizitza osorako zoriontsu izan naitekeela ulertu dut azkenean. 

 

Zuek eta ni, modu berezian konekta gaitezke musikaren bidez. Nik entzuten dezaket, eta baita zuek ere, noski. .

 

Musikak aurrera egitea lagundu dit, bizitza salbatu dit. Eta baita beste jende askorena ere. Bakardadearen aurrean, laguntza handikoa da. Nahasmen psikologikoaren aurka ere apartekoa da, lasaitasuna transmititzen du. Baina baita kutsatu gabeko energia garbia, daukagun guztia, suntsipen eta neke-oskol hutsa denean. 

 

Musika da, gure bihotzaren eta adimenaren azkeneko zokotara iristeko gaitasuna duen gauza bakarrenetariko bat.

 

Denok dugu bizitzaren soinu-banda propioa”. 

 
 
AI DŌ (合 道)

PROJECT


 

bottom of page