EN PICADO, formatu handiko IKUS-ENTZUNEKO ERAKUSKETA.
Jatorrizko lanaren eszenografiak, eraikin baten estalki laua irudikatzen du.
Txoko ezberdinetan ezkutatuta dauden objektu ugari dituen estalkia:
* Denbora pasa ahala, usteltzen diren landareak.
* Bankuak, non etsita dauden arimek bizitzaren zentzuaz hausnartzen duten.
Memento mori, gogoratu hilko zarela.
Ezinbestekoari buruzko hausnarketa.
* “Ispilua, irudi bikoiztua itzultzen duen objektua da. Hautsitako ispilutik ihes egin behar duzu, isladatutako pertsonak objektuaren baldintza bera pairatu dezakelako. Arima eta norberaren esentzia galtzeko arriskua dela eta, haietan begiratzea saihestu behar duzu.
Ispiluak, isilpean eta ezkutuan mantendu beharreko guztia erakusten du. Bikoitzak eta ispiluak arima biluzten dute, gure buruari begiratzera behartuz. Bikoitzak dena indarrez hartzen du. Islada bakoitza, bikoitzaren agerpen bakoitza, nortasunaren zatiketa bakoitza, hondamendi baten aurrekari dira. Nola saihestu hondamendi hori?
Islada, itzala eta bere hedapen saihetsezina argia irentsiz, gorputzak irentsiz doaz”.
Inés Marcos Lantero.
*
“Sorkuntzan, pertsonaiek objektuak jaurtitzen dituztela ikusteaz gain beren buruak ere, objetu moduan, beste elementuen aurka botatzen dituztela ikusten dugu. Gorputza suntsitze-arma gisa eta gorputza suntsitu beharreko objektu gisa. Jaurtiki, bota, tiro egin... Kiroletan objektuak botatzen dira eta beste pertsonak hiltzeko balak jaurtitzen dira. Harriak botatzen dira pertsonak harrika hiltzeko, eta bizitzeaz nekatutako gorputzek ere teilatu eta zubietatik egiten dute jauzi”.
P. Bezerra.