top of page

EN PICADO, formatu handiko IKUS-ENTZUNEKO ERAKUSKETA.
 

A0_V_EL DOBLE EUSK_edited_edited.jpg

Piezak XIX. mendeko literaturako hainbat lan hartzen ditu abiapuntutzat. Hauetan, bikoitzaren figura azaltzen da. En Picado sorkuntzak, bikoitzaren ideia honen bitartez, gaur egungo gizartean emakumearen  nortasunaren bilaketaren inguruko hausnarketara (psikiatrikoa, psikologikoa edo/eta filosofikoa) gonbidatzen gaitu.  

 

Rebeca Martín Lopezek idatzitako Las manifestaciones del doble en la narrativa breve española contemporánea tesian, Inés Marcos Lantero eta Manuel Arboccó de los Herosen artikulu ezberdinetan oinarrituz, sorkuntzak   bikoizketa mota ezberdinei buruzko zenbait teoria eta haien ondorioak aztertzen ditu.  

 

“Bikoitzak, gizakiaren alderdirik ilunena kanporatzea lortzen du, egunerokotasunean izkutatzen saiatzen den hori. Prozesu honek, berezko pertsonaiarengan presio gehigarria ezartzen duen gatazka aurkezten du ere: Izatearen (gure desiorik sakonenak) eta Beharraren (gizarteak gugandik espero duen jokabidea) artekoa”. Rebeca Martin Lopez.

*

“Bikoitzaren presentzia kezkagarria da beti. Gure buruarekin topo egitea beldurgarria da. Ezer gure burua baino, ezkutatzen duguna isladatzeko. Bikoitzaren helburua ez da jatorrizkoaren identitatea lapurtzearena bakarrik, bere psikologiaren alderik irrazionalenari aurre egitera ere behartzen du. Bikoitzaren presentziak zorigaitza iragartzen du.  

 

Figura berri hau aurrez aurre izateak eragindako identitate nahasketak, gure pertsonaiei errealitatea, bisita misteriotsu horiengandik bereizteko zailtasuna dakarkie… ordurarte ikusi duten ezer benetan gertatu ote den zalantzan jartzeraino. Jatorrizko pertsonaia nor den aurkitzea izango da erronka.  

 

Bikoizketa hau ez dute egoera traumatikoek bakarrik eragiten. Esate baterako, pertsona batek egunerokotasunean senti dezakeen lotsak, gonbidapen bat ez jaso izanagatik adibidez, zorigaitza iraganean jasan izandako pertsona bertan bera utz dezake, barne gatazkarik bortitzena eraginez.  

 

Momentu jakinean erabaki trinkoak ezin hartu izanagatik, pertsonaiek ez dute haien identitatea galtzera bultzatuko duen “Troyako zaldia” beren bizitzan finkatzea galerazteko kemenik izango”. Manuel Arboccó de los Heros.

 
 
AI DŌ (合 道)

PROJECT


 

bottom of page