EN PICADO, formatu handiko IKUS-ENTZUNEKO ERAKUSKETA.
Ihesaldia, saltoa eta identitatearen etendura ere islatzen dira Amada Dominguezek diseinatu eta sortutako jantzietan. Barne-gatazka hauek garai, gizarte-klase eta giza-egoerari independiente zaizkiola gogorarazten digu erakusketaren edukiak. Krisi pertsonal batek horrelako bereizketarik egiten ez badu, guk ere egunerokotasunean, giza-egoera naiz genero arteko bereizketa oraindik mantentzearen burugabetasuna aldarrikatzen du bikoitzaren presentziak. Nor da gure protagonista? Zein da gure protagonistaren generoa? Benetan al da garrantzitsua xehetasun hori bere egoeran? Identitate eta generoaren arteko joko eta trikimailuen bidez, bikoitzaren pertsonaiak gizon eta emakume arteko bereizketaren hutsalkeria aurrez aurre planteatuko digu. Horregatik, pertsonaia bakoitzaren jantzi diseinua ere, garai ezberdin bati dagokio; 40ko, 60ko, 80eko hamarkadak eta oraina, gure protagonistaren portaera eredu errepikakorra irudikatuz.
Berokia da pertsonaia guztiek daramaten elementua. "Fisio bidezko bikoizketa" deitzen dena adierazten du metaforikoki; jatorrian bakarra zen pertsonaren pertsonifikazio ezberdinak.
"Oraindik ez al dakizu nor den?
Honezkero jakin beharko zenuke.
Zerbait erakusteko, zerbait iragartzeko dago hemen.
…
Baina, ez al duzu nola dagoen jantzita ikusten?
…
Berataz libratu ezean, ez dago atzera bueltarik".