top of page

EN PICADO, formatu handiko IKUS-ENTZUNEKO ERAKUSKETA.
 

A0_V_ONDORIOAK EUSK_edited.jpg

1.- Nortasuna.

Sorkuntzak aurkezten dituen gatazkek hainbat analisi-ikuspegi posible dituzte:

    - Psikiatrikoa: nortasun disoziatiboa duen pertsona bati buruz ari gara (lehen nortasun anizkoitzaren nahasmendu bezela ezagutzen zena). 

    - Psikologikoa: norbera(ni) eta nortasunaz hitz egiten digu.

    - Filosofikoa: berdindu eta alienatzen duen gizartean, banakotasunaz hitz egiten digu.

 

Zerk definitzen du pertsona bat, jokaerak ala pentsamenduak? Egiten dugunagatik epaitu eta espetxeratzen gaituzte. Eta gure pentsamenduengatik epaituko baligute?

 

 

2.- Errepikapena eta konpultsioa.

Errepikapena, plazeraren bilaketaren ikuspegitik, identitatea sendotzeko modu bat da eta haurren kasuan, norberaren eraketarako erraminta da. Freudek, heldu eta haurraren arteko ezberdintasuna aipatzen zuen; heldua, antzezlan bera bi aldiz ikusteaz aspertzen da.  Berarentzat, berritasuna baita gozamenaren baldintza. Haurra, ordea, ez da istorio bera entzuteaz nekatzen eta kontalariak txertatutako edozein aldaketa zuzentzen du.

 

Aitzitik, errepikapen konpultsiboa errefusatzeko joera daukagu, izan ere, behin eta berriro itzultzen den erreprimitutako pentsamendu gisa ulertzen bait dugu”. Rebeca Martín López.

 

“Zergatik da horren erakargarria akats berdinak egitera bultzatuko gaituen egorea sortzeko tentazioa?

Psikologoek diotenez, lagunen eta bikotekideen aukeraketa ez da ustekabekoa, gidoi moduko aukeraketak baizik. Gidoi hauek, oro har, haurtzaroko ilusioetan oinarritzen dira eta iraukorrak izaten dira. Horregatik errepikatzen ditugu, guretzat naiz besteentzat, kaltegarriak izan daitezken ekintza eta erabakiak”.  Manuel Arbocco de los Heros.

 

 

3.- Ihesbidea.

“Egoerak zailtzen direnean «hauek saihesten ditugu edo barre egiten dugu».  Eta noiz egiten dugu negar?

Jakin badakigu, negar egiten saihestea eta giza-minaren blokeo sistematikoa,  arriskutsua direla adimenarentzat eta gorputzarentzat. Iraganak, inoiz pasa ez denak, maiz erasotzen gaitu. Ahaztutako iraganeko arazo asko ez dira “pasa”, oraindik ere bizirik eta ostikoka dauzkagu”. 

Manuel Arbocco de los Heros.

 

 

4.- Fikzioa.

Freudek proiekzioa, defentsa-mekanismo indartsu gisa deskribatzen zuen. Hau da, benetan gureak diren ezaugarri negatiboak, beste pertsona bati egokitzea. Eta, ikusi dugunetik ezer gertatu ez bada? Eta, gure buruak, erabaki edo erantzun bat eman aurretik, aukera ezberdin guztiak errealiate moduan erakutsiko balizkigu? 

 

ESPAZIO-DENBORA dimentsioaren distortsioak,  fikzioaren ideia hori azpimarratzen du sorkuntzan. Obra, hiru planoren artean garatzen da:

 

    - Publikoaren ikuspuntutik ERREALITATEA dena.

    - Pertsonaien IMAGINARIOA.

    - Pertsonaia nagusiaren ERREALITATEA

 

Freudek errepresioa, gure buruaz gorroto duguna ezkutatzeko mekanismo indartsua dela zioen.  Horregatik da hain zuzen ere kezkagarriagoa bikoitzaren presentzia. Geure buruarekin aurrez aurre topatzeko aukerak, ezinegona eta beldurra eragiten ditu. Norbere burua baino egokiagorik ez dago, ezkutatzen duguna erakusteko…  zerbait ezkutatzen dugula ez badakigu ere. Horregatik nahiago izaten dugu ezjakintasun zoriontsuan bizitzea. Julian Baggini idazle eta filosofoaren hitzetan "Gure burua kanpotik ikusteak, geure burua benetan ezagutzeko aukera emango liguke.  Baina besteek ikusten gaituzten bezala gure burua ikus genezakela pentsatzea, beldulgarriegia da".

 

Baliteke gertatutakoa, beregandik ihes egin ostean, bere iragana berreskuratu nahian dabilen pertsona baten bidea besterik ez izatea. 

 

 

5.- Subertsioa.

Subertsioa ez bakarrik, arauak aldatuz, naturaz gaindiko fenomeno bat (bikoitza) egunerokotasunean integratu izanagatik. Subertsioa ere, naturaltasun osoz, aparteko egora intimo baten lekuko izanagatik. 

 
 
AI DŌ (合 道)

PROJECT


 

bottom of page