top of page

EN PICADO, formatu handiko IKUS-ENTZUNEKO ERAKUSKETA.
 

A0_V_PERTSONAIAK EUSK_edited.jpg
A0_V_PERTSONAIAK_ENG_2_edited_edited.jpg

Narratzailea, bikoitza, errepikatzen diren ohiturak, jokabideak eta ereduak...

 

Eta inongo 'Troyako zaldi' delakorik ez balego? Bikoitza, norberaren desegitearen sintoma gisa ager daiteke, baina baita norberaren onurarako, interpretatu eta ustiatu beharreko errebelazio gisa ere. Zein da orduan pertsonai honen helburua?

 

Gure berezitasun intimoek definitzen dute pertsona bakoitzaren indibidualtasuna. Baliteke erantzuna, gezurrik gabeko norberaren ezagutza eta indibidualtasunaren bilaketa prozesua izatea beraz.  

 

*
 

"Hiru hitzek betiko aldatu zuten nire bizitza: ez dago taupadarik. Haurdunaldiko 39. astea zen eta besarkatzeko irrikitan nengoen nire bizitzako ametsa segundo batean desagestu zenean. Eta berarekin poza, fedea eta ilusioa. Amildegiaren ertzean aritu naiz eta bere sakontasuna nabaritu dut. Oraindik korapilo bat egiten zait sabelean eskua sehaskarantz luzatzen dudanean eta nire semea aurkitzen ez dudanean.

 

Baina ez dut inoiz amore eman. Idaztea terapeutikoa iruditzen zait. Baliteke fedea guztiz galdu ez izana eta oraindik ere, bere falta sentitu harren, berriro ibiltzera irakatsiko didan energia horretan sinesten dudala onartzea. Ezin prest egon kleenexak haurraren pardelengatik aldatu behar izateko.

 

Elkarrekin pasatako 39 aste horietan pentsatzen dudan bitartean, batzutan, irribarre egiten dudala ohartu naiz. Bera desagertu egin zen, baina ez bere magia. Eta nire baitan dagoen maitasuna hain da handia, non behin biontzako taupada egin zuen bihotz hautsi hau, konpontzen ari dela”. Virginia del Rio.

 

*
 

Psikoanalisian desplazamendukoa deitzen den mekanismoaren bidez, pertsonaiek eszenografiako objektuengan proiektatzen diduzte haien frustrazioak; orain berari jaurtikitzen dizkioten objektuak, bere gorputza kolpatzen dutenak, lurperatzen dutenak, bere gorputza harrikatuz… Aurpegirik gabeko gorputz neuroatipikoa da, erabakiak hartzeko beldurra duena, espazioan mugitzeko beldurra duena, behin eta berriz epaitzen eta zigortzen duen gizarte baten barruan, bere nortasuna bilatzen duen gorputza.

 

“Kutxa garden batean egotea bezalakoa da. Inork ezin zaitu entzun... beno, ikusi ahal zaituzte baina inork ezin du zurekin elkarreragin eta horma kolpatu arren ezin zara bertatik atera. Oso bakartia da kutxa baten barruan egotea, bizitza osoan. Inor ezin baita sartu eta ezta zu atera era. Eta inork ezin zaitu ulertu”. 


*

Teilatuan zutik, arma bat izango balu bezala, hirirantz luzatzen ditu bi behatz. Kalean ikusten dituen bikoteak jarraitzen ditu. Berak ez du bikoterik eta nahasi samarra dirudi ulertu ezin duen zerbaiti begira. Agian, sentitu ere ezin duen zerbaiti begira. Zer da bere barrenean ulertu eta kudea ezin dezakeen guzti hori? Besoa pisutsu jeisten du berriro, agian, bikote batek elkarri ezkontzea eskatu dion momentu zehatzean. 

 

“Beteranoetako askok ez dute berriro euren lehengo bizitzan integratzea lortzen. Gizarte mailan egiten zituzten jarduerak eta gerra aurretik betetzen zituzten rolak, boterea eta garrantzia ere galdu dituztela sentituz. Maiz, traumaren ondoren, beren maskulinitatea sendotzen saiatzen dira, gehiegizko jokabide maskulino estereotipatuak jarraituz. Hala nola, sexu-maiztasuna areagotzea eta bortsaketak, traumak euren identitateari sortarazitako kaltea konpentsatzen saiatuz. Sexualki desiragarria sentitzeak, autoestimuaren inguruko pentsamendu negatiboak menperatu izanaren ilusioa sortzen du”. 

 

Berriz ere, itzala. Etengabe zabalduz, argia eta gorputzak irentsiz.


*

Erruduntasun sentimenduengantik jasandakoak, beste edozein delitugatik bete beharko lukeen zigorra baino atsakabe handiagoa sortarazten dio pertsonaiari. James Rhodes piano-jotzailearen biografia eta testuek, irtenbidea bere baitan dagoela konturatzen den momenturantz bideratzen gaituzte: Benetan, hemen egon zara denbora guztian?

 

”Antzinako egiptoarrek heriotzari buruzko uste berezi bat zuten. Hiltzean, paradisuaren sarreran eta haren sarrera baimendu edo ukatzeko helburuaz, jainkoek bi galdera eginten zizkiotela hildakoaren arimari:

        Aurkitu al duzu zoriontasuna zure bizitzan?

        Zure bizitzak zoriontasuna ekarri al die bestei?

 

Norbere buruarekiko konpromisoaz hitz egiten diguten galdera garrantzitsuak dira. Azkenik, guztiok (edo askok)  bilatzen dugun asmoa, besteen ongizateari laguntzearekin batera, zoriontasuna lortzea da”. Manuel Arbocco de los Heros.

*

A0_V_PERTSONAIAK_ENG_2_edited_edited.jpg
A0_V_PERTSONAIAK_ENG_2_edited_edited.jpg
A0_V_PERTSONAIAK_ENG_2_edited_edited.jpg
A0_V_PERTSONAIAK_ENG_2_edited_edited.jpg

“Musika da gure bihotzaren eta adimenaren 

azkeneko zokotara iristeko gaitasuna duen gauza bakarrenetariko bat. 

Denok dugu bizitzaren soinu-banda propioa”.

 
 
AI DŌ (合 道)

PROJECT


 

bottom of page