top of page

EN PICADO, formatu handiko IKUS-ENTZUNEKO ERAKUSKETA.
 

A0_V_SOBRE LA CREACIon ORIGINAL EUSK_edi

En Picado, AI DŌ PROJECT dantza konpainiaren sorkuntza baten izenburua da. Idoia Hernández konposagileak saiorako bereziki sortutako zuzeneko musikarekin. 

 

Modu  metaforikoan, sorkuntzak Genesiaren ataletako bat erabiltzen zuen ekintza eszenikoaren norakoak definitzeko. Loten emaztearena hain zunzen ere. Sodoma eta Gomorra suntsituak izan baino lehen, aingeruek agindu bat eman zioten Lot-en emazteari: “Egin ihes! Ez atzera begira. Ez zaitezte lautadan geratu, egin ihes arrapa ez zaitzaten”. Baina erdibidean, Loten emazteak suntsitutako Sodoma herriratz begiratu zuen, eta gatz-zutabe bihurtua izan zen.

 

Erakusketak, ausnarketa berdinari ematen dio jarraipena eta berezko sorkuntza bezela, hiru aktotan dago egituratua.

 

LEHEN AKTOAK, eraikin baten estalki-lauean, erreala dirudien topaketa bat deskribatzen du. 

Giza-betebeharrek eta “normal”tasunarekin bat egin behar izateak estuturik, pertsonaiak, erreflexio bila estalkira igo direla erakusten du. Ustekabeko topaketa honek konkatenatutako erreakzio multzoa eragingo du, pertsonaiak haien muga psikologikora eramanez. Ikustezina dirudien bikotzaren presenztiak amaiera tragikoa iragartzen du, baina ez saihestezina.

 

BIGARREN AKTOA, benetan gertatzen denaren eta pertsonai nagusiaren imaginarioaren artean  garatzen da. Pertsonaia nagusia ikus dezakegu orain, bakarrik, baina bere bikoizketaren testigu gera ere. Bere barne gatazken irudikapenak ikus ditzakegu eta baita bere identitaeen neke psikologikoa. Mundu iluna da oso, purgatorioa izan zitekeena ere, non zenbaitzuk, betirako bertan gelditzea behartuta dauden, bizirik edo hilik dauden jakin gabe. Edozein unetan, infernuko ateak ireki daitezke, gizakiaren jokabide maltzurrenak sustatuz.

 

HIRUGARREN AKTOA, azken erabakia.

 "Onartzeak, ez du nahigabea ez sentitzea esan nahi, gauzak nola gertatu zirenagatik bizitzarekin borrokatzeari uzteak baizik. Eta, ahal izan ezkero, esperientziatik zerbait ikastea. Inoiz ez gara pertsona berdina berriro izango, baina zeharkako-edertasuna ere badago".

 

James Rhodesen testuen egokitzapenak, zeinari izugarri eskertzen diogun horiek erabiltzeko aukera luzatu izana, inspirazio iturri izan dira gatazkaren alderdi positiboaren inguruko sorkuntzaren hausnarketan. “Izan ere, gertatutakoa nolabait liseritzea ez lortzekotan zorigaitzean biziko gera betirako”.

 

Bestelakoa iruditu arren, sorkuntzaren inguruko hausnarketa ez da heriotzaren ingurukoa, bizitzaren inguruko hausnarketa baizik.

 
 
AI DŌ (合 道)

PROJECT


 

bottom of page