top of page

EN PICADO, formatu handiko IKUS-ENTZUNEKO ERAKUSKETA.
 

EN PICADO IKUS-ENTZUNEKO ERAKUSKETA:

AI DŌ PROJECT dantza konpainiaren sorkuntzaren inguruko esperientzia pertsonalizatua.

Lan eszenikoak dokumentatzeko eta hauek, haien funtsa galdu gabe, pantailan nola erakutsi daitezkeen planteatzeko beharrari erantzuteko helburuaz, AI DŌ PROJECT konpainiak ikusleari obra eszenikoa "barrutik" bizitzeko aukera ematen dion erakusketa sortu du.  Hau da, berezko ikuskizunaren eta interpreteen ikuspuntu pribilegiatuez gozatzeko esperientzia pertsonalizatua.  

 

Horretarako,  espazio osoan banatutako zazpi pantaila eta bereziki erakusketarako diseinatutako soinuaz osatuta, berezko lanaren perspektiba eta xehetasun ezberdinak eskeintzen ditu erakusketak. Pantailen  edukia ikusi ahal izateko, erakusketak bisitariak espazioan barrena ibiltzera gonbidatzen ditu. Pantailez gain, espazioan ere jatorrizko piezaren eszenografia integratzen da. Horrela, pantailetan azaltzen diren ikuspuntuak ere zuzenean gozatu ahal izango ditu ikusleak.

 

Erakusketa loop moduan errepikatzen da, ikusle bakoitzak uneoro esperientziaren iraupena, zein eduki eta  ibilbide jarraitu nahi dituen erabakitzera gonbidatuz.

A0_V_SOBRE LA EXPOSICIÓN_ENG_edited.jpg

 
 
AI DŌ (合 道)

PROJECT


 

bottom of page